Ortzadarra elkartekoen artelanak ikusgai izanen dira Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 10a, 09:00
Senpereko Ortzadarra elkartekoek beraien artelanak erakutsiko dituzte egunotan Larrekon.

Ekainaren 13tik 20ra Larreko kulturguneko erakusgelan

Senpereko Ortzadarra artisten elkarteko kideen margolanak eta eskulanak ikusgai izanen dituzte Senpereko Larreko kulturguneko erakusgelan ekainaren 13tik 20ra. Igandetan izan ezik, egunero izanen da urtean zehar tailerretan egin dituzten obren erakusketa ikusteko aukera Larrekok irekitzen duen ordutegian, 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun