Info gida 2022

«Panel informatiboak dituen ibilbidea egin daiteke Suhalmendin zerriak ikusteko»

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 12:00

«Sarako mendi ttiki bat» bat da Suhalmendi, eta euskal zerriak ditu bertan Ramontxo Arizkorretak 2015etik, «Sarako herriak sortutako proiektuan». Zerriak zaintzeko «leku egokia» da; «eguzkitsua eta maldan, euskal zerriarendako aproposa».

Zerriak eta bertako animaliak ikusteko ibilbidea dago bertan; «panel informatiboetan zerrien inguruko informazioa eta haien bizimodua azaltzen dute eta familiei eta haurrei aunitz gustatzen zaie». Uda aldera, «bisita aunitz izaten ditu, oinez erreza baita egiteko».

Euskal zerria zuri-beltza da, buru eta ipurdi beltzarekin eta belarri handiekin, «behin ikusita, erraza da ezagutzeko». Zerriak haragitako ditu, «urte batez izaten ditugu hemen guttienez, 140 kilo lortu arte». Haragiaren salmenta zuzena egiten dute Senpereko Hurbil dendan; «zerrien produktuez gain lekuko barazkiak, gasna eta bertze hainbat produktu ditugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun