Giro ederrean egin dute Sarako Olhain Ikastolaren besta

Ganex 2022ko eka. 7a, 13:00

Errearoaren 5an igandez egin du bere besta eguna Sarako Olhain ikastolak. jendea bazen, 200 bat heldu eta 50 bat haur, egun horretaz baliatzea eta ikastola sustengatzea helburu zuena.

Bazkari ederra izan dute ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua txox denboran: xistorrak, bakailao errea piperrekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta hiru sagarnotegietako sagarnoak baziren, denak onak eta denetaik ausarki. Gauero taldeak dena ongi airostu zuen, euskal kanta ederrekin. Haurrak ederki jostatu dira puzgarrietan, horrela burasoak trankil bazkaltzeko eta bukatzeko DJ Bull-ek eman du animazioa, Olhain ikastolako buruzagiek denak eskertu ditu, bazkaltzaileak, langileak eta laguntza ekarri duten guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun