Sarako Izarrako neska errugbilariek lehen partida jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 08:00
Sarako eta Durangoko neska errugbilariak, adiskidantzan, matxa hasi aitzinetik.

Lehen aldikotz senior neska talde bat antolatua da Sarako Izarra errugbi taldean eta joan den larunbat arratsaldean jokatu zuen lehen matxa Animainean, adiskidetasunean, Bizkaiko Durango taldearen kontra. Hasi berriak direla kontuan hartu behar da, 0-75 gadu zuten, baina badute gogoa eta bertutea: fite altxatuko dira bertzeen mailarat, hartu kuraia neskak!

Goizen, Sarako eta Durangoko errugbilari gaztetxoen arteko topaketa ere egin zuten, 8 urtez beheitikoetatik hasi eta 14 urtez beheitikoak bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun