Info gida 2022

«Ondare historiko, natural eta kultural handiko herria da Ainhoa»

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 12:00

Valerie Then Ainhoako turismo bulegoko langileak dioenez, herrian «bisitari aunitz» izaten dituzte

Turismo bulegoan herrian eta inguruan zer egin eta ikus daitekeen azaltzen dute. Urte guzian irekia dago, «baina apiriletik urrira etortzen da jende gehien, eta azarotik martxora lan administratiboak egiten ditugu, turistak etortzen direnerako prestatuz».

Ainhoa XIII. mendean eraiki zen, eta «Frantziako herri ederrenetakoen labela du duela 30 urte». Eliza eta karrika nagusia dira gehien bisitatzen diren lekuak, baita inguruko paisaiak ere, «batez ere Arantzazuko kapera». Ondare historiko eta naturalaz gain, «ondare kulturala du Ainhoak, bertako ekoizle, artisau eta produktuekin; Ossau-Irati gasna, Ezpeletako piperra, Euskal zerria…».

«Leku guzietako bisitariak» dituzte; «Euskal Herrikoak, Frantziakoak, Espainiakoak, Alemaniakoak, Estatu Batuetakoak…». Uztaila eta abuztuan «bikoteak eta familiak etortzen dira batez ere, gainerako hilabeteetan jubilatuak eta karabanak gehiago».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun