Haira Aizpurua Ibargarai saratarrak irabazi du Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nabarreko bertsulari gazteen Xapelgoa

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 12:30
Haira Aizpurua Ibargarai azken agurra kantatzen.

Giro ederrean jokatu zuten larunbatean Itsasuko Sanoki gelan Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa. Hirugarren urtez jarraian irabazi du saratarrak txapela. 

Haira Aizpurua Ibargarairekin batera, Irantzu Idoate Funosas, Haize Lekuona Blanco, Aetz Etxart Sarasola, Ibai Lekuona Darceles eta Aiantze Lannes Butron bertsolariek kantatu zuten larunbatean jokatutako finalean. 

Larunbateko finalean kantatu zuten bertsolariak.

Ekainaren 18an jokatuko da Iurretan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, eta eskualdeko bi ordezkarik hartuko dute parte bertan: Nafarroa ordezkatuko da Eki Mateorena leitzarrak, eta Lapurdi Haira Aizpuruak. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun