Sarako Zangoak Arin mendi taldekoak Oltzarten izan dira

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 19:00

Maiatzaren 31n joan ziren Larraine herri inguruko pasabide ezagunera

Maiatzaren 31n, asteartean, Sarako Zangoak Arin mendi taldeak Zuberoako Larraine herri inguruko Oltzarte pasabide ezagunera ateraldia egin du. Goizean, haraterakoan, Atharratzen egin zuten gosari ttikia, gero pasabidea bisitatu, Iratin ogitartekoak jan eta Saint Sauveur kapera eta inguruak bisitatu zituzten. Gibelerakoan, Bidarraiko Noblia ostatua tragoa egin eta arratsaldeko seirak inguruan itzuli dira herrira. Hemezortzi mendizaleak izigarri kontent ziren, egun berezi bat pasatu dutelakoz,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun