Sara-Senpereko eta Durangoko errugbilari gaztetxoen topaketa eginen dute larunbat goizean Animainean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 13:30
Sara eta Senpereko errugbi eskolako haur eta gaztetxoek Durangokoekin topaketa eginen dute larunbat goizean Animainean.

Arratsaldean, berriz, Sarako Izarrako emakume seniorrek lehen partida jokatuko dute

Joan den larunbatean Elorrion euskal liga irabazi zuten Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezko seniorrek eta larunbat honetan, elkainak 4, emakumezko seniorrek beraien lehen partida jokatuko dute, 15:30ean Animainean. Horretaz gain, larunbat goizean Sara-Senpere eta Durangoko errugbi eskolen arteko topaketa eginen dute. Zortzi, hamar, hamabi eta hamalau urtez beheitikoen arteko partidak jokatuko dituzte.

Berriz ere errugbiaz gozatzeko eta, lehen aldiz, Sarako emakume seniorren partida ikusteko aukera polita izanen dute larunbatean Saran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun