Uda giroa

Sarako Lehenbizkai auzoko bestak ospatuko dituzte ekainaren 4an

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 09:30

Ahate jokoa izanen dute larunbat goizean Sarako Lehenbizkai auzoko bestetan.

Larunbatean egun osoan hainbat ekitaldi izanen dituzte, ahate jokoa tartean

Sarako Lehenbizkai auzoko bestak ospatuko dituzte ekainaren 4an. Egun osoan animazioa izanen dute. Larunbatean 09:00etan gosariarekin hasiko dira. 11:30ean ahate jokoa izanen dute. 12:00etan aperitifa. 13:30ean bazkari animatua auzoko jendeari idekia. Egunean zehar jokoak izanen dituzte. Arratsalde eta gau aldera musika izanen da: 20:00etan Matraka elektrotxaranga ibiliko  da eta 22:00etan DJ’in Tonic

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun