Garai bateko bizimodua erakusteko proiektuan aritu dira Urdazububi eta Zugarramurdiko jubilotekakoak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 5a, 10:00

Harremanak jubilotekako kideak Joseba Urretabizkaiaren argazkietarako prestatzen.

Joseba Urretabizkaia argazkilariaren eta Fernando Hualde etnografoaren egitasmoan lagundu dute

Harremanak jubilotekaren bidez, Urdazubi eta Zugarramurdiko adinetako zenbaitzuk esperientzia  berezi batean parte hartu zuten maiatzaren 19an. Joseba Urretabizkaia argazkilariak eta Fernando Hualde etnografoak daukaten proiektuan laguntzen aritu ziren.

Goiz osoan argazki saioak egiten aritu ziren herriko hainbat tokitan, baita Alkerdi auzoan ere. Helburua, garai bateko irudiak hartzea zen, eta horretarako lehengo bizimodua eta jantziak erakusten saiatu ziren. Akabaila ona emateko, Karretero jatetxean bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun