637 langabetuk emana dute izena Doneztebeko enplegu bulegoan maiatz hondarrean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 20:00

Langabeziaren bilakaera eskualdean azken hilabeteetan.

Apirilean baino 17 langabetu guttiago dira.

Apirilean baino hamazazpi langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan maiatz hondarrean. Zehazki, 637 dira izena emandakoak.  Zerbitzuen arloan izan da jautsierarik handiena, 10 langabetu guttiago baitira arlo horretan (465). Industria arloan ere zazpi langabetu guttiago daude (103). Eraikuntza arloan berdin mantendu da langabetu kopurua maiatzean (28). Nekazaritza-abeltzaintzan bi langabetu guttiago daude (20), baina aitzinetik lanik egin gabekoen artean, aldiz, bi langabetu gehiago daude (21). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun