Haira Aizpurua saratarra Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 1a, 11:00

Haira Aizpurua saratarra da iazko Iparraldeko eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako txapelduna.

Larunbatean jokatuko dute Itsasuko Sanoki gelan Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketako finala, eta bertan kantatuko du Haira Aizpurua Ibargarai bertsolari saratarrak. 

16 gaztek parte hartu zuten maiatzaren 15ean Itsasuko Indianoenia gelan jokatu ziren txapelketako bi finalerdietan, eta bertan lortu zuen finalerako txartela Aizpuruak beste bost bertsolarirekin batera.  Aizpurua, Iparraldeko eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketetako azken txapelduna da. 

Haira Aizpurua Ibargarai saratarrarekin batera, beste  bertsolari hauek kantatuko dute finalean: Haize Lekuona Blanco, Irantzu Idoate Funosas, Aetz Etxart Sarasola, Ibai Lekuona Darceles eta Aiantze Lannes Butron. Finala larunbatean izanen da 11:00etan Itsasuko Sanoki gelan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun