Gan den asteburuan egin dute ateraldia. Azkeneko aldian Saran ziren, aurten Longeville herrirat joan dira 19 lagun Saratik. Hurrengo aldian joanen dira Oberhergheimera, Izugarrizko alaitasuna izan dute bertze herrietako jende lagunekin, ongi etorria eta bazkaria sorpresa batekin, Ostra lekua bisitatu dute, zazpi kilometro korrika itsaso eta oihan artean. Eguerdian eta arratsean jatekoak zerbitzatu zaizkie hango elkarteetan. Horra nola pasatu duten beren denbora. Denek edo gehienek elgar ongi ezagutzen dute, badira eta urte batzuk elgarretatzen direla. Segi horrela zuen adiskidetasuna.