Elkartasun kantaldia prest dute larunbat honetan Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 08:00
Senpereko Gezi taldeak parte hartuko du larunbatean Larrekon eginen den elkartasun kantaldian.

Sourire Abidji elkartea laguntzeko kantatuko dute Larrekon Gezi taldeak, Marie etq Camillak, Magali Zubillagak eta Bost Axolak

A Mait’s Arro’Cha elkarteak Sourire Abidji  elkartea laguntzeko elkartasun kantaldia antolatu du ekainaren 4an, larunbatean 20:30ean, Larreko antzokian.. Sekulako programa aurkeztua da, Senpereko Gezi Taldea, Marie eta Camilla, Magali Zubillaga Aldudarra, baita Bost Axola urruñar emazte kantariak ere.

Urruñako Bost Axola taldea.

Abidjan hiriko (Boli Kostako hiri nagusia) eskola bateri laguntza materiala ekarri nahi dute, parte hartuz urtero egiten den Roses des Sables Trofeoan (emakumeek binaka egiten duten 6.000 kilometroko motor proba Ipar Afrikako desertuan). Publikoari parte hartze librea eskainia zaio, ez huts egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun