Bigarren emanaldirako sarrera guztiak agortuak daude, baina, lehenengorako oraindik ere gelditzen dira. Sartzeak hamabi eurotan izanen dira, eta urririk bortz urtez beheitiko haurrentzat. Herriko Etxeko edantegian, zein webgune honetan erosi daitezke.
Lehen aldikoz eskainiko dute Goazen telesaileko aktoreek kontzertua Lapurdin igandean. Azken urteetan EITBko telesail musikalak arrakasta lortu du Euskal Herri osoan. Musika eta dantza nahasten dituzten telesailean euskal errepertorio klasiko eta modernoak uztatzen dira. Aurtengo promozioan Joanes Etxebeste herritarra ari da aktore lanetan.