Maiatzaren 22an, igandean 17:00etan, Senpereko Larreko kulturgelan, Le Syndicat d’Initiative konpainiak Dans ma maison de papier. J’ai des poèmes sur le feu (Nire paperezko etxean. Poemak sutan dauzkat) antzerki poetikoa aurkeztuko du frantsesez, «momentu goxo pasatzeko familia artean».
Philippe Darin haur eta gazte literaturako antzerki idazle eta taula zuzendariaren testua berriz hartzen du ikuskizun honek. Zenbait belaunaldi biltzen dituen irudimenezko etxe bat. Inguruan, ardiak, haurtzaroko zapatak, negua, ahanztura... Horra antzerki lan hau osatzen duen koadro poetiko eta unibertsalaren zenbait elementu.Bizi beraren lehen eta azken mementoak, lasterka doan denbora eta gure oroimenean grabaturik egoten diren irriñoak.
Zazpi urtetik goitiko publikoari zuzendutako emanaldia da. Sartze orokorra 10 euro gostako da, prezio murriztua 6 euro eta 12 urtetik behitikoek 4 euro. Xehetasun eta erreserbak: www.kultura-paysbasque.fr