helburua. Hiruzpalau orduko egun erdiko saioak izanen dira, Ainiza Monjoloseko egoitzan.
Hortarako, hainbat pundu landuko dituzte egun horietan:
- Erretretarako eskubideak
- Dispositibo fiskalak
- Familia-arrainamenduak
- Etxaldearen balioa estimatzea
- Etxaldea transmititzeko proiektua eraikitzea
Maiatzaren 19a, ortzeguna, 09:30etik 13:00etara
Erretreta dretxoak aipatuko dira, Isabelle Laclau, MSAko aholkulariarekin.
Ekainaren 2a, ortzeguna, 10:30etik 15.00etara
Fiskalitateaz argitasunak emanen ditu jurista batek.
Ekainaren 10a, ortziralea, 13:30etik 19:00etara
Familia arrainamenduak aipatuko dira. Christophe Gourgues notarioak familiaren baitako transmisioaren molde desberdinak esplikatuko ditu. Hitzordu indibidualak ere galdegiten ahalko dira, egun horretarako.
Ekainaren 14a, asteartea, 09:30etik 13:00etara
Etxalde baten balioa nola estimatzen den esplikatuko du Anita Lacarra lur-espertak.
Uztailean
Brigitte Chizelle soziologoak bi egun animatuko ditu etxalde transmisioaz, etxaldea familiako norbaiti edo kanpoko norbaiti transmititu nahi delarik proiektua plantan ezartzen erakasteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!