Heldu den larunbatean, maiatzaren 21ean, Urdazubiko IV. Kontrabandisten rallysprinta jokatuko da. Laugarren urtez, herriko motorzaleek antolatutako lasterketa izanen dute, 15:00etan hasiko dena. Horretarako, bidea 13:00etan itxiko da. Beraz, ikusle guztiak tenore hori baino lehenago ailegatu behar dira haien tokietarat lasterketaz gozatu ahal izateko. Sari banaketa 19:00ak aldera eginen dute plazaren inguruan.