Maiatzaren 8a, beteranoen eguna, Saran ere ohoratua izan da. Igandean 10:30ean meza izan zuten eta loreak pausatu zituzten bi hilarrietan. Denera hamabortz bat beterano baziren. Ondotik aperitifa eskaini zuen Herriko etxeak. Denak oraingo ostatu berrirat joan ziren bazkaltzera. Hor, Maianak eta Mikelek, Kafia ostatuko nagusiek ongi errezibitu zituzten.
Bezperan, larunbatarekin zabaldua zuten beren lekua. Bistan da horrelako mahai ederra izatean kontent ziren. Ez beteranoak bakarrik, asteburu guzian izan dute jendea, eta bertze egunetan ere ongi ari dira, partikulazki goizeko gosari ttikiekin. Astelehenaz aparte, egunero irekia da eguerditan eta ortzirale eta larunbat arratsetan ere.