Lehen magia jaialdia eginen dute maiatzaren 14an eta 15ean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 12a, 14:00
Joan den urtean Trikuharryko parkean herriko Javi magoak emandako ikuskizuna. Asteburuan hainbat magoren lana ikusteko eta ikasteko aukera izanen da.

Trikuharryn eginen dute asteburuan eta bortz magoren ikuskizunez gain, goizetan magia tailerrak ere eginen dituzte

Maiatzaren 14an eta 15ean lehen magia jaialdia eginen dute Urdazubiko Trikuharryn eta larunbat  h18:00etako magia ikuskizunez gain, goizetan magia tailerrak ere izanen dituzte 11:30ean. Hortaz, magiaz gozatzeko aukeraz gain, mundu honetan trebatzeko aukera egonen da. Herriko Javi magoaz gain, Jaime Perla, Ernestway, Mag Marcus eta Doc magoak ere izanen dira bertan.

Toki mugatua izanen denez honat hurbildu nahi duen guztiak 601 35 13 19 telefonora deitu beharko du lekua hartzeko. 

Eguneko sarreraren prezioa (tailerra eta ikuskizuna) 12 eurokoa izanen da eta asteburu osorako sarrera 20 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun