Milaka euskaltzaleren bilgune izan da Herri Urrats

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 9a, 13:30

Itzulera ederra izan du Herri Urratsek. Pandemiaren ondorioz bi urteko geldialdia izan du, baina atzo, berriz ere, milaka euskaltzale elkartu ziren Senpereko aintziraren inguruan. Bildutako diruarekin Senperen bertan, Seaskaren bosgarren kolegioa eraiki nahi dute. Hortik harago, Brebeta eta Baxoa euskaraz egin nahi dituztela aldarrikatu zuten atzo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun