Kamisetak eta kirol-jertseak saltzen dituzte gehienbat, «baina eskaerak ikusita, kasketak, galtza motzak, poloak, alkandorak eta denetarik egiten hasi ginen». Diseinuak dira jantzi hauen berezitasunak; «euskal kulturan eta musikan oinarritzen ditugu diseinuak, baita munduko gertakarietan eta pop art mugimenduan ere». Enpresa eta elkarteen izen eta diseinuekin ere jantziak egiten dituzte.
Saran dute denda baina 28 salmenta puntu dituzte Euskal Herri osoan eta webgunean ere saltzen dituzte jantzi guztiak; «online salmentak aski ongi funtzionatzen du. Gaur egun webgunea izatea derrigorrezkoa da, eta pandemiarekin gehiago». Horrez gain, «udan Larhungo bentan bi hilabetez denda bat irekiko dugu».