Info gida 2022

«Zikindu gabe eta haur eta adinekoekin egiteko pentsatua dago bisita»

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 9a, 12:00

Urdazubiko lezeak pribatuak izan ziren denbora luzez, eta «duela 80 urte baino gehiago ireki zuten publikora nagusiek. Orain 30 bat urte herriak erosi zituen eta Gobernuaren laguntzarekin gaur egun ezagutzen dugun ibilbidea egin zuten».

Bisita egiteko antolatua daude lezeak; «lokatzez bete gabe, haur ttikiekin edo adinekoekin sartzeko modukoa». Lezeak nola sortu ziren ikusten da bisitan, «uraren ibilbidea, errekak gindako zokoak, estalaktitak eta estalagmitak bezalako formazioak…». Bisitak gidariarekin egin behar dira, «lekua ez hondatzeko. Gidariek lezeak zaintzen dituzte eta 40 minutuko bisita goxo bat egiten dute azalpenak ematen».

Bisitak aldez aurretik hartzea gomendagarria da, zein hizkuntzatan izanen den eta taldean zenbat lagun izanen diren zehazteko. Gehienez ere 20 pertsonako taldeak egiten dituzte, «baina bisitari aunitz baditugu talde bat baino gehiago sartzen ditugu 20 minutuko tartearekin». Neguan «bertako jendea» joaten da batez ere, baina uda aldera «leku guzietatik hasiko dira; Katalunia, Madril, Andaluzia, Valentzia, Andaluzia. Aste Santu ondoko astean, adibidez, frantses aunitz etortzen dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun