Euskal Ligako finalean izanen da Sarako Izarra errugbi taldea

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 9a, 08:00

Futbolean, Beti Gazteko jubenilek ere ez dute hutsik egin eta Gipuzkoako ohorezko mailako finalean izanen dira

Saran bezala, Arrasaten ere garaipena lortu eta euskal ligako lehen mailako finalean izanen da Sarako Izarra errugbi taldea. Betsaide Elorrio taldea izanen du arerio. Arrasateko partidaren bukaera, zaleek jokalariekin batera ospatu zuten lorpena, bideoan ageri den bezala. Futbolean, berriz, berdinketa aski zuten Gipuzkoako ohorezko mailako finalerako sailkatzeko eta horixe egin zuten Beti Gazteko jubenilek larunbatean Martutenen, hiruna berdindu. Ederki sufritu behar izan zuten, atsedenaldira 2-0 galtzen joan baitziren. Baina bigarren zatiko lehen ordu erdia baino lehenago markagailua irauli zuten (2-3). 90. minutuan berdindu zuten gipuzkoarrek, baina azken minutuetan markagailuari eutsi eta finalean izanen dira Beti Gazteko gazteak. Baztango futbol talde nagusiak galdu egin zuen azken partidan eta Doneztebek maila mantentzeko borrokan segitzeko garaipena lortu zuen. Gure Txokoaren partida berriz, bertan behera gelditu zen 20 minuturen faltan, Irungo Dunboa taldekoen ordezkaria epailea jotzen saiatu zelako.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Lerinés 2 - CD Baztan 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 2 (Enaitz Iriarte eta Borja Arregi) – CDS Mendi 0

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasean

  • Gure Txokoa 1 – Dunboa 1. Bertan behera gelditu zen partida hogei minuturen faltan Dunboako ordezkaria epailea jotzen saiatu zelako.

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopan

  • Beti Kozkor B 3 - Doneztebe B 1 (Lander Mindegia)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopan

  • Beti Gazte 3 (Antton Petrirena, Josu Elizondo eta Joel Gil) – Usurbil 5

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 1 (Izaro Aldabe) – Ostadar 2

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasean

  • Martutene 3 - Beti Gazte 3 (Asier Tabernak 2 eta Mattin Lekuona)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Martutene 1 - Gure Txokoa 3 (Unai Garrok 2 eta Andoni Telletxea)

Nafarroako jubenilen kopan

  • AD Mendillorri B 3 - CD Baztan 3 (Xuban Telletzeak 2 eta beraien atean)
  • UD Mutilvera B 2 - Doneztebe FT 2 (Unai Garaikoetxea eta Aitor Agesta)
  • CD Baztan B 5 (Imanol Goienetxek 3, Zena Irisarri eta Xuban Bengoetxea) – CD Lezkairu 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

  • Oiartzun A 2 - Beti Gazte 3 (Aritz Lizarralde, Jon Galardi eta Manex Sarasola)
  • Gure Txokoa 2 (Mikel Zozaiaren golak) - Vasconia 1

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

  • CD Baztan 0 - Doneztebe FT 1 (Koteto Ezkurra), derbia doneztebarrek irabazi zuten.
  • Aurrera 9 (Janitz Sagastibeltzak 3, Ander Rekondok 2, Aitor Lizartzak 2, Eneko Barriola eta Odei Garmendia) – CD Valle de Egues 2

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 3 (Leire Ariztegi, Ane Etxegarai eta Onintze Iparragirre) – Valle de Egues 0

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • SD Lagunak B 2 - CD Baztan 1 (Ekain Perugorria)
  • SD Alsasua 1 – Doneztebe FT 1 (Unai Lizasoain)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 3 – CD Ilumberri 2

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Allerru A 3 - Beti Gazte 2 (Kemen Telletxea eta Peru Urra) 

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa 5 (Martxel Salgadok 2, Oier Martin, Inai Lekuona eta Xiker Ruiz) – Dunboa 0

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa

  • Oiartzun 2 - Gure Txokoa 3 (Ane Errandonea, June Erkizia eta Oihana Nuñez)

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako kopa

  • Baztan A 1 – Burlades A 3

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako kopa

  • Mulier FCN B 1 - Baztan B 5

 

ESKUBALOIA

Neska jubenilak kopa

  • CB Tafalla 15 - Baztango Kirol Taldea BKT 23

Neska kadeteak kopa

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 16 – Malkaitz C 26
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 19 – Beti-Onak Atarrabia A 35

Mutiko infantilak liga

  • Erreka 24 – Txantrea 15

Neska infantilak liga

  • Helvetia Anaitasuna C 30 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 23
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 27 – BM Bardenas 24

Neska alebinak liga

  • Ademar Maristas - Baztango Kirol Taldeak BKT A
  • Erreka 5 – BM Noain 11
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 6 – Agoizko KE 190

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailako finalerdiko itzulerakoan

  • Kanpanzar Arrasate 22 - Sarako Izarra RT 30. Saran ere irabazle izan zenez, finalean izanen da Sarako Izarra errugbi taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun