Sartzeak 12 eurotan eros daitezke. Bortz urtez azpiko haurrentzat sartzea urririk izanen da.
Sarako Olhain ikastolak gonbidatuta, maiatzaren 22an lehen aldikoz Lapurdin, Goazen telesaileko aktoreek kontzertua emanen dute Sarako kiroldegian. Saio bakarra aurreikusia zuten, 18:00etan, baina sartze guztiak agortu direla ikusita, bigarren hitzordu bat antolatu dute, 16:00etan.
Sartzeak 12 eurotan eros daitezke. Bortz urtez azpiko haurrentzat sartzea urririk izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.