Igandean ospatuko dute Herri Urrats Senpereko aintziran

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 5a, 19:00

'Itzulera' lelopean ospatuko dute igandean Senperen Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen besta haundia. Bertan bildutako dirua, Senperen bosgarren kolegio bat eraikitzeko erabiliko dute. 

Lau gunetan banatuta, hainbat adinetako jendearentzako ekitaldiak izanen dira:

Araba gunean: Pauline & Juliete, mutxikoak, Kilimak, Albosax, Xiberoots, Asto Baba eta Trikidantz.

Lapurdi gunean: Artxeroak, bertsolariak eta Nat Whatson.

Nafarroa gunean: Laparrak, Aho zakil konekxion, Aguxtin Alkhat, Skakeitan, Des-kontrol, Willis Drummond eta Dupla.

Gipuzkoa gunean: Estitxu Robles eta dantzaz, Kautere balet, Herri Urrats kantuz, Wazza Funky family, Topa noka, Dimua dantza kolektiboa, Tristan Murgi eta Zeze.

Horrez gain, egun osoan animazioa izanen da BBandekin, Zo Zongorekin, Ratapunkekin, joaldunekin eta gaiteroekin.

Haurren txokoak, berriz, Araba eta Gipuzkoa guneetan izanen dira. Araba gunean, elikadura eskola, ETBren xokoa, jokoak eta makillajea, zurezko marrazketa tailerrak eta puzgarriak izanen dira. Gipuzkoa gunean, Kaikuren ikuskizunak eta Pontx pailazoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun