Urteko biltzarra egin du Sarako Zangoak Arin elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 4a, 19:00

Eginen dituzten mendi ateraldien berri emateaz gain, elkartearen 25. urteurrena ohoratzeko zikiroa eginen dute ereiaroaren 28an

Sarako Zangoak Arin elkarteak bere biltzar nagusia egin du apirilaren 28an, joan den ortzegun goizean Lur Berri gelan. Jean Grane lehendakariak ongi etorria eman zien denei, partikulazki kide berriei. Nola elkartea beti handitzen ari den, korrikalari gidariak beharko dituela emendatu ere aipatu zuen eta urte honetan hil diren kide guztiak ere gogoan izan zituen.

Beatrice Ollier idazkariak erran zuenez, urteko aktibitateak ongi pasatu dira.                                                

Xabi Larregle diruzainak, berriz, kontuak positiboan dituztela azpimarratu zuen eta bukatzeko lehendakariak eman zuen aurten eginen dituzten ateraldien berri: Maiatzaren hondarrean Picos de Europarat ganen dira; maiatzaren 31n Iratirat; erearoaren 28an zikiroa eginen dute elkartearen 25 urteak ohoratzeko; uztailaren 5etik 7ra Cirque Gavarniera ateraldia eginen dute eta buruilaren 20tik 23ra arte ateraldia Dordoñerat.

Eguna finitzeko denak Pikassaria jatetxean ederki bazkaldu zuten. Jean Jacques sukaldariak prestatutako bazkari on baten aitzinean, dena umore onean bukatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun