Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 30a, 12:00

Cedernak antolatutako ikastaro bat. Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin dinamizazio ekimenak aitzinera eraman beharko ditu lan utzialdia ordezkatuko duen garapen agenteak.

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko. Lan-utzialdiari dagozkion hilabeteak pasa eta gero aukera izan dezake Cederna Garalurren lan egiten segitzeko. Curriculumak maiatzaren 13ra arte aurkez daitezke.

 

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen C1 mailarekin (edo titulu baliokidearekin); B1 gidabaimena eta kotxea;  Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingelesaren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta aholkua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aitzinera eraman eta eskualde mailako proiektuen diseinua eta ideia berrien bilketa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

Curriculumak, hizkuntza tituluekin batera eta lan-bizitzaren ziurtagiriarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaian 'Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi garapen agentea' paratuz.  Maiatzaren 13an 14:00etan bukatuko da aurkezteko epea. Argibide gehiagorako: www.cederna.eu/eus web orrian edo 948 20 66 97 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun