Leizeetan zenbatu dutenez, Aste Sainduko ortzegunetik astelehenera, denetara 6.473 lagun sartu ziren (beti bezala, ortziralea izan zen jende gehien mugitu zen eguna). Jende pilatzea saiheste aldera, ordutegia oren erdi bat aitzineratu zen, eta horretaz gain, sarrera gehienak (% 70) on line saldu ziren, bakoitzari bere hitzordua emanez. Horietako aunitz sorginen museoan ere izan ziren eta herriko ostatu eta jatetxeetan mugimendu handia sumatu zen egun horietan.
Turismo masiboaren kontra
Halere, denak ez daude hainbertzeko jendeketaren alde, nonbait. Honela, Ortzegun Santu gunean, Turismo masiborik ez! zioten pintadak ere agertu zirela herriko zenbait tokitan, goitiko argazkian ageri den bezala.
Miradore berria leize gainean
Ehun bat metroko miradore berria egin zuten leize gainean joan den urtean, prototipo gisara. Beharrezko lan guztiak burutu ondotik, Aste Sainduan ireki diote publikoari. Infernuko errekako zubira ematen duen begiralekua. Arrakasta izan du egunotan eta aunitz gustatu zaie bisitariei.