Bigarren itzulian ere Macron garaile Saran eta Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 07:00

Emmanuel Macron bigarren aldiz aukeratu dute Frantziako presidente. 2017ko presidentetzarako bozetan, Macronen eta Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaien artean aukeratu behar izan zuten atzoko bigarren itzulian, eta duela bortz urte bezala, lehena nagusitu zen. Saran eta Senperen ere Macronen aldekoak izan ziren boz gehienak. Ikusi hemen emaitzak.

Saran eta Senperen, joan den apirilaren 10ean egin zen lehen itzulian baino parte hartze baxuagoa izan zen bigarren itzulian: Saran 4,22 puntu baxuagoa eta Senperen 3,44 baxuagoa. Baina boz zuri eta baliogabeen kopuruak goiti egin zuen bi herrietan: 141 boz zuri eta 34 baliogabe gehiago Saran eta 310 zuri eta 121 baliogabe gehiago Senperen.

Gainerakoan, Saran bozen % 65,55 eskuratu zituen Macronek eta %34,45 Le Penek. Senperen, berriz, boz emaileen % 60,13k Macronen alde egin zuen eta % 39,87ak eskuin muturraren alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun