Aurtengo promozioan Joanes Etxebeste herriko semea ari da aktore lanetan. Pontx pailasoa ezizenarekin ezagutzen dugun gazteak amets bat bete du eta plazer handiz ongi etorria emanen diote sorterrian.
Kontzertua Sarako Olhain ikastolak antolatu du eta 18:00etan hasiko da Sarako kiroldegian. Bertan jatekoa eta edatekoa izanen da.
Sartzeak 12 eurotan dira eta urririk 5 urtez beheitiko haurrentzat.
Sarrerak Sarako Herriko Etxeko edantegian edo lotura honetan eros daitezke.