Kultur Topaketen garaia ekimenaren inguruan, eskerrak emaiteko, Senpereko Herriko etxeak bururatzeko zeremonia antolatu du, herritarrak gonbidatuz aperitibo baten inguruan, apirilaren 22an, ortziralean 19:00etan Larreko kulturgunean. Halere, oraindik asteburuan segida izanen dute kultur ekintzek.
Ortziraleko bukaera ekitaldiaren ondotik, arunbatean, 08:30ean, Lehoiaren kluban eta sukaldariek gizarte gaien mesedetan zopen salmenta eskainiko dute Merkatuko plazan. 17:00etan Lapurdi 1609 elkarteak, herriko kantariekin abestiz betetako arratsaldea proposatu du, Akerreta Plazako Errotan. Arratsean, berriz, 20:00etan, Larrekon Antoine Bataillek kontzertua emanen du, bi musikari lagunekin. Ameriketako musika alternatiboa aurkeztuko dute, De l’indécence goiburuarekin.
Igandean, 11:00etan, fandango erakustaldia eginen dute Xan Ithourria plazan Zirikolatz eta Zarena Zarelako taldeek. Oraindik zenbait erakusketa ere zabalik daude.