30 entzuletik goiti bildu ziren larunbatean Espelletenia ostatuko gelan bertsoaz gozatzera. Antolatzaileek adierazi dutenez, «umorerik ez zen eskas izan eta gazteek maila ederra dutela agerian utzi zuten».
Sei bertsolari gazte aritu ziren, eta 118,5 puntu lortuta, Aizpuruak irabazi zuen. Unai Anda Delika gelditu zen bigarren (115 puntu), eta biak finalean izanen dira. Hirugarren Julene Iturbe Epelde sailkatu zen (114,5 puntu); laugarren Irantzu Idoate Funosas (112 puntu); bosgarren Haizea Arana Cardenal (110,5 puntu) eta seigarren Beñat Astiz Isasi (102,5 puntu).
Heldu den larunbatean, apirilaren 23an, bigarren kanporaketa Mauleko Zinka ostatuan iraganen da, 19:00etan. Bertze sei bertsolari ariko dira eta horien artean, Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera) eta Josu Txoperena Iribarren (Hendaia-Lesaka). Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Ekain Alegre Gil, Maider Altuna Urbina eta Irune Basagoiti Agirre ere bertan izanen dira.
Finalean bi kanporaketetako bi lehenbiziko sailkatuak sartuko dira eta gainerako biak puntuazioaren arabera.