Ukrainarat igortzeko hainbat puska bildu dituzte Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 18:30

Aitzin horretan Sarako herriak antolatua zuen Ukrainarat igortzeko gauzen biltzea. Herritarrek borondate ona izan dute, zernahi gauza bilduak izan dira, jantziak, jatekoak eta bertze. Argazkietan ikusiko duzue nola kontent ziren puska horiek errezibitu dituztelarik. Herritar guziak eskertu dituzte beraien maluraz eta penaz oroitzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun