Giro ederrean iragan da Sarako Idazleen Biltzarra

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 17:00

Mikel Duvert eta Luzien Etxezaharreta izan dira aurtengo biltzarreko ohoretuak

Idazleen Biltzarraren 39. edizioa ongi pasatu zen joan den igandean, Sarako kiroldegia euskarazko literaturaren erakustoki bilakatuz. Usaian bezala jende anitz ibili zen, zeren bazen zer ikusteko. Mikel Duverti eta Luzien Etxezaharretari egin zizkieten biltzarreko ohoreak. Estofazko leihorretakoek izan zuten jendea, mediatekak eta haurrak, eta Olhan Ikastolak ere izan zuen bere arrakasta, ostatuan bazuten beti jendea kafeak eta bertze hartzeko.

Heldu den urtean 40 urte eginen ditu Jean Michel Garatek bere lagunekin Biltzarra lehenbizikoz antolatu zuela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun