Pantxika Telleria koreografoak eta Elirale konpainiako Chloé Sindérade artista koreografooak Senpereko herriko eskola publikoko 130 haurrekin batera sortu duten ikusgarria da Haurrak dantzan. Bihar eta etzi eskainiko dute Larrekon eta sarrerak urririk izanen da. Emanaldiaren ondotik herriko eskolako ikasleen gurasoek plater gozo eta gaziak salduko dituzte.
Haurren emanaldiaren ondotik, bertze bi emanaldi izanen dira. Bihar, asteazkena Zarena Zarelako konpainiak Parez-pare dantza emanaldia eskiniko du. Etzi, ortzegunean, Bihotz bi ikusgarria erakutsiko dute Elirale konpainiak eta herriko eskolako haurrek.