Hilabete batzuk antolamendu lanetan aritu ondotik, Xaretan egin nahi den Maddiren trajeria pastorala aitzinera aterako da. Hori dela eta, martxoaren 24an Ainhoa, Urdazubi, Sara eta Zugarramurdiko alkateekin bilera egin zen, hauen laguntza eskatuz. Pastoralaren aurkezpen ofiziala apirilaren 20an eginen dute Zugarramurdiko Akelarre elkartean.
Taula gainen 60 lagun arituko dira, baina hauen inguruan hainbat jende arituko da lanean: dendariak (arropak josiko dituztenak), dirulaguntzak bilatuko dituztenak, logistika kontuaz arduratuko direnak, sukaldariak... denera ehun lagun baino gehiago.