Badu orai urte batzuk, Longeville, Oberhergheim eta Sara, hiru herri horiek elgarretaratzen direla, bi urtean behin kultur elkartrukea egiteko. Aurten L'Vendeé eskualdeko Longeville Sur Mer herrian izanen dira maiatzaren 26tik 29rat. Parte hartu nahi duenak apirilaren 15a baino lehen eman behar du izena. Bidaia horrentzat, pertsonako 120 euroko zama eskatua izanen da. Bidaia honetaz aritzeko bilkura publikoa apirilaren 1an, ortzegunean 18:00etan eginen dute Sarako Herriko Etxean. Xehetasun guziak Monique Soudre deituz (06 24 62 24 55).