Turismoko profesionalen mugaz gaindiko topaketa eginen dute maiatzaren 12an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 9a, 07:00

Topaketaren helburua mugaz gaindiko eskualdeetako turismo bulegoen arteko lotura ezartzea da

Maiatzaren 12an Turismo Profesionalen Mugaz Gaindiko III. topaketa ospatuko dute Urdazubin, mugaz gaindiko turismo bulegoen arteko harremanak sendotzeko eta parte hartzen duen herri bakoitzaren inguruko informazio turistikoa elkarrekin trukatzeko. 18:00etan hasita, arratsalde osoko egitaraua prestatu dute:

  • 18:00h 18:30h Dokumentazio gordailua (liburuxkak, planoak, etab.) Turismo Bulegoan.
  • 18:30h – 19:30h Trikuharry animalien parkera bisita gidatua eta magia ikuskizuna.
  • 19:30h – 20:30h Turismo-helmugen aurkezpena Urdazubiko Kultur Etxean.
  • 20:30h mokadutxoa Urdazubiko turismo bulegoan, dokumentazio trukaketa eta jardunaldiaren amaiera.

Parte-hartzea gonbidapen bidez eginen da eta gonbidatuek 948 599 070 telefonora deituta edo turismo@urdax.es helbide elektronikora idatzita baieztatu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun