Phia Menard-en konpainiaren txotxongilo eta dantza ikusgarria izanen dute igandean Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 7a, 18:30
Ballet-nagusi batek aire korronteetan bultzatu plastikozko dantzarien koreografia bat sortzen du ikusgarri honetan.

17:00etan hasiko da L’Après-midi d’un foehn emanaldia Larrekon

Phia Menard eta Non Nova bere konpainiak l‘Après-midi d’un foehn ikusgarria aurkezteko dute apirilaren 10an, igandearekin, arratsaldeko bortzetan, Senpereko Larreko kultur gunean. Txotxongilo jokalari batek plastikozko zakuak dantza arazten ditu, eta poesia ateratzen da gure eguneroko objektuetatik.

Claude Debussyren hiru obraren doinuek akuilaturik –L’après-midi d’un faune, Nocturnes eta Dialogue de la Mer et du Vent–, ballet-nagusi batek aire korronteetan bultzatu plastikozko dantzarien koreografia bat sortzen du.
 
Plastikozko zakuen manipulazioaren, haien bilakaeraren eta transformazioaren ondorioz, txotxongilo jokalariaren eta txotxongiloen artean gene burasozko harremana garatzen da. Orduan hasten da abentura; fenomeno termikoen araberako ustekabeko topaketak gertatzen dira, hala nola dantzari izar baten sortzea, binakako urrats bat, ballet talde handi baten su artifizialak, munstro bat...


XEHETASUN ETA ERRESERBAK: www.kultura-paysbasque.fr

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun