Joakintxo Jauregi saratarra omendu dute Euskal Herriko elizetako koralek

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 7a, 12:00
Euskal Herriko elizetako koraletako 300 bat kantari bildu ziren igandean Sarako elizan. Argazkia: Ganex

Apirilaren 3an Saran egin zuten bi urteroko ‘Kanta Jaunari’ topaketa

Euskal Herriko elizetako koralak bi urtetik behin elkarretaratzen dira, ‘Kanta Jaunari’ topaketan. Aurten apirilaren 3an Sarako elizan izan zuten beraien eguna eta apez ordenatu zutela 50 urte bete direla ospatzeko Joakintxo Jauregi saratarra omendu zuten.

Jean Elizagarai, Larrungo Santa Ispiritu Parropiako erretoreak 10:30ean meza nagusia eman zuen, bere apez lagun batzuekin. Bederatzi baziren eta Euskal Herriko koraletako 300 kantarik meza ongi kantatu dute, Gerard Ravon zuzendariaren eskutik eta Jean Marie organo jotzailearekin.

 

Joakintxo Jauregi saratarrak 50 urte egin ditu apez.

 

Omenaldia                                                                                                                          

Saran sortua da Joakintxo Jauregi eta herrian apez ordenatu zuten 1972an, duela 50 urte. Koralen egun hori baliatu zuten bere omenaldia egiteko. Denak eskertu zituen Jauregik, bai bere familia guzia baita eElizako lagunak ere, «bere apeztasunean laguntza haundia ekarri diotelakoz». Oraino ere Kanboko parrokia aitzinera ongi eramaki du. Meza bukatu eta Prebaigne elkarteko buruzagiak ere denak eskertu zituen, Herriko etxea, borondateko jende on guziak eta, bistan da, kantariak. Hurrengo elkarretaratzea Ortzaizen eginen dute 2024ko hazilaren 10ean.

Elizkizunaren ondotik denek Lur Berri gelan egin zuten bazkaria, Tristan eta Marianne Sagek egina. Denak izigarri kontent ziren, zintzurra pixka bat busti eta jende horiek gela ongi airostu zuten kantu eder batzuk emanez. Larrungo Santa Izpirituko parrokiak denak eskertu ditu horrelako eguna antolatzeagatik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun