Sarako zentro soziala CCAS elkartea antolatu dute apirilaren lehenean. Herriko kontseiluko lau kidek eta kontseulukoak ez diren bertze lauk osatzen dute zentro soziala eta beharrean den jendea laguntzen lan eginen du.
Kontseilutik Sophie Elizalde Garbiso, Maritxu Arizkoreta, Maritxu Berasategi Ameztoi eta Marie Pierre Pradere dira elkartean. Kontseilutik aparteko lau kideak, berriz, Jeannot Etxeberrigarai (Beti Gazte erretretatuen elkarteko presidentea), Isabelle Veillet (Lavallée Hazpekoborda departamenduko familien elkartekoa), Bernard Meszaros (Itsasuko Ezinduen elkartekoa) eta Bruno Bagarde (Plaza auzokoa Estabaden elkartekoa), Lehendakaria Battite Laborde auzapeza da eta lehendakari ordea Sophie Elizalde Garbiso,
Bazuen urte batzuk elkartea egin beharrazela, eta mementoa etorri zaio, beharrean den jendea laguntzeko.