Sarako Beti Gazte elkarteak egin du urteko biltzar nagusia

Ganex 2022ko api. 4a, 17:00

72 lagun bildu dira ondotik Lur Berri gelan egindako bazkarian

Sarako Beti Gazte erretretatuen elkarteak larunbat honetan egin du bere biltzar nagusia eta, ondotik, bazkaria Lur Berri gelan. 72 kide baziren elkarretaratuak Haragitegiko Mariane eta Tristan Sage senar-emateek egindako bazkari ederrean.

Jeannot Etxeberrigarai lehendakariak denei ongi etorria egin die, «zeren kiderik gabe ez baita elkarterik», galdera egin die denei orai bezala etortzea elkarretaratze horietara.

Bertzea egina izanen da ereiaroaren 25ean Pikassaria jatetxean. Michel Ferraz diruzainak eman ditu kontuak, eta gogoratu zuen nola gan den urtean ohoratu zuten elkartearen hogeigarren urte betetzea eta hor gastu handiak izan zituztela, baina herriaren dirulaguntzarekin kontuak positiboan dituztela.

Lehendakariaren azken hitzetan pentsamendu handi bat ukan du mundu honetatik joanak diren guzientzat eta denek zutik eman eta Agur Jaunak kantatu dute. Bazkaria Ttotte musikariak ongi airostu du eta euskal kantu eder batzuk eman dituzte denen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun