Eskuz banakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte igande arratsaldean Donapaleuko trinketean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 1a, 13:00

Donapaleuko trinkete ikusgarriak hartuko ditu esku huskako banakako finalak eta gazte mintegiko finalak.

Artekoen mailan Sarako Izarrako Julen Mariluz ariko da eta goizean gazte mintegiko finalean Sarako Izarrako Manex Etxeberri-Pacheco

Eskuz banakako txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, apirilaren 3an, Donapaleuko St-Jayme trinketean. Junior edo arteko mailan,  Sarako Izarrako Julen Mariluz eta Hazparneko Noizbait pilota elkarteko Peio Hiribarne izanen dira finalean.

Bigarren mailan, Miarritzeko Bac pilota elkarteko Bixente Lafitte eta Zaharrer Segi Baigorriko pilota elkarteko Laurent Lambert, esperientzia handiko pilotaria, izanen dira aurrez aurre eta lehen mailan, Zaharrer Segi Baigorriko pilota elkarteko Ellande Orhategarai eta Endaiarrak pilota elkarteko Eneko Maiz izanen dira. Gazte oldar bat amatore pilota munduan, Baigorrin eta Miarritzen, pilota elkartetan, Iparraldeko Pilota Batzordeko Mintegia lehiaketa eta Berria hobekuntza zentroa gaztetatik ikasia.

Agian gazte horiek pazientzia izanen dutela amatore artean esperientzia handiena hartzeko, goi mailan urrats seguruak egiteko.

15:00 - Juniors - Artekoak

  • Peio HIRIBARNE - NOIZBAIT
  • Julen MARILUZ - SARAKO IZARRA

16 :00 - 2ème Série - 2.Maila

  • Bixente LAFITTE - BIARRITZ ATHLETIC CLUB
  • Laurent LAMBERT - ZAHARRER SEGI

17 :00 - 1ère Série - 1.Maila

  • Eneko MAIZ - ENDAIARRAK
  • Ellande ORHATEGARAY - ZAHARRER SEGI

Gazte Mintegiko finalak ere Donapaleun

Gazte Mintegia lehiaketa ere igandean bukatuko da, apirilaren 3an, goizean Donapaleun.
Hilabete eta erdiz Mintegia lehiaketa jokatu ondotik, txapelketako final laurdenetan sartu ziren pilotariak, elkar nahasiak izan ziren taldeak osatzeko eta azkenean Donapaleun bi eguneko egonaldia egingo dute.
A mailako finala 11:00etan: Manex Etxeberri-Pacheco (Sarako Izarra) eta Xan Bidart (Irisartarrak), Peio Migueltorena (Atzarri) eta Xalbat Duhalde (Abarratia) izango dira aurrez aurre.

B Mailako finala 10etan jokatuko da.

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun