Bronks taldearen Rita antzezlana ikusgai izanen da apirilaren 1ean, ortziralean 20:30ean Senpereko Larreko kulturgunean. Sarrera arrunta 10 euro kostako da, tarifa murriztua 6 euro eta 12 urtez beheitikoek 4 euro ordaindu beharko dute, Euskal Herria Hirigune Elkargoak antolatutako emanaldira sartzeko.
Sinopsia
Rita bakarrik bizi den emazte zaharra da. Dramaren zentzu handia du. Operarentzat duen zaletasunari esker, egun guzietako terrentari eta adinaren lazturei ihes egitera entseatzen da. Baina labirinto ero batean galtzen da, non ezin baititu fikzioa eta errealitatea bereizi. Bere bidea bilatzen du, Alice zahar batek bezala Lurralde Miresgarrian.
Randi De Vlieghek eta Jef Van Gestelek 2015ean sortu zuten Voetbal op Hoge Hakken (Futbola takoi altuekin) arrakasta handiko ikuskizuna, Kopergietery ekoiztetxearekin.
Ritak, ikuskizuneko pertsonaietarik batek, bigarren bizi bat bizi du orain, eta dantzaren, jokoaren eta performantziaren arteko muga bilatzen du berriz ere. Egunerokoa berezi bilakatzea arras gustukoa dute De Vlieghe eta Van Gestelek.