Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora nagusitu dira Sara korrika trail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 28a, 19:00

Aurten ere Sara Korrika Trail lasterketa ederra izan da, aro bikaina lagun. 700 parte-artzaile baziren eta azkenekoan bezala lehen egin du Oier Ariznabarretak. Ordubete, 54 minutu eta 5 segundo behar izan ditu 22 kilometro luze eta 1.600 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko. Bigarren Jean Margarit Sole izan da (1.57.35) eta hirugarren Joseba Larralde beratarra (1.59.13). Lehen emakumea Maite Maiora izan da, 2h 19,39, 31g eta hogeigarren izan da sailkapen orokorrean. Bigarren, Perrine Abadie (2.21.54) izan da, eta hirugarren Carole Duhart (2. 40.26).

 

Denek opariak izan dituzte eta Lur Berri gelan izan dute talo eta edateko ausarki. Sara Korrika elkarteak denak eskertu ditu, bai bere kideak baita laguntza eman duten borondate oneko guziak ere.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun