Foruzaingoak bart arratsean 32 espediente ireki zituen Dantxarinean drogengatik, armak eramateagatik eta liskarrengatik

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 27a, 18:00
Foruzaingoak Twitter bidez jakinarazi duenez, bart arratsean Dantxarinean 32 espediente ireki zituzten hainbat arau-hauste eta iskanbilengatik. Zehazki, 19 salaketa paratu zituzten drogak eramateagatik, 10 salaketa arma zorrotzak eramateagatik, bertze bi salaketa iskanbila eta desordenengatik eta, azkenik, pertsona bat atxilotu zuten alkoholemiagatik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun