Télépac kanpainarako laguntza emanen du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 27a, 10:00

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitza, Ainhize-Monjolosen. Apirilaren 1etik aitzinera bertara hurbiltzen ahal dira PAC doziera betetzeko laguntza behar dutenek.

Ainhize-Monjoloseko bulegoetara hurbiltzeaz gain, apirilean Senpere eta Urruñako Herriko Etxeetara ere hurbil daitezke laborariak

Télépac kanpaina berria apirilaren 1ean hasiko dela eta, PAC doziera betetzeko laguntza behar duten laborariek Euskal Herriko Laborantza Ganbarako zerbitzuetara hurbiltzen ahal dira, bai Ainhize-Monjoloseko bulegoetara, baita apirilean eta maiatzean antolatuko dituen permanentzietako batera hurbilduz. Bi kasuetan hitzordua hartu behar dute laborariek 05 59 37 18 82 telefono zenbakira deituz.

Senperen apirilaren 21ean eta Urruñan apirilaren 29an

Gure inguruan Senpereko Herriko Etxean eginen dute lehen permanentzia apirilaren 21ean, ortzegunean 09:00etatik 17:00etara eta Urruñako Herriko Etxean apirilaren 29an, ortziralean 09:00etatik 17:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun