2019 urtean sortu zen Zugarramurdin Aho Zakil Konekxion punk taldea eta Kisulabe beraien lehenbiziko diskoa atera dute. Uztaritzeko Tribal Studioan grabatu dute eta martxoaren 25ean, ortziralean 21:00etan Sarako Keinu gelan aurkeztuko dute, Kamuts eta Goroldio taldeekin batera.
Aho Zakil Konekxion
2019an sortu zenean hirukotea zen Aho Zakil Konekxion: Zugarramurdiko Olivier Harotzarene (aita) gitarrarekin, Senpereko Arno Harotzarene (semea) bateriarekin eta Mattin Oronoz saratarraren ahotsa. Taldea sortu zen Sarako Gaztetxearen 30 urteentzat joko zutela apustua eginez. Horren ondotik, Mikel Inda azkaindarra sartu zen taldean, baterian eta Arno Harotzarenek baxua hartu zuen.