Sara Korrika Trail martxoaren 26an eta 27ko bi probekin iraganen da

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 23a, 08:00

Igandean eginen dute Sara Trail proba. Argazkia: Pierre Ezkurra

Sara Korrika trail kirol probaren hamabosgarren edizioa iraganen da martxoaren 26an eta 27an, Sara Korrika taldeak antolatuta. Hilabeteko azken larunbatean Sara Korrika Duathlon proba eginen dute, 14:30ean abiatuta. Hogei kilometroko lehen zatia mendiko bizikletan eginen dute kirolariek eta hamar kilometroko bigarrena trail. Bakarka nahiz txandaka, binaka, egin daiteke eta parte hartzeko hamasei urte beteak izan  behar dira. Igandean 09:00etan abiatuta Sara Korrika Trail handia eginen dute korrikalariek, 22 kilometroko ibilbidea eta 1.600 metroko desnibela gaindituz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun